Zurekiko konpromisoa hartzen dugu,
zerbitzutik harago.

Pertsonentzako zerbitzuak:

Zerbitzuak kudeatzen ditugu pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta haien bizi-prozesuetan laguntzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean jasotako gizarte-zerbitzuen zorroa osatzen duten gizarte eta hezkuntza zerbitzuak eta baita psikosozialak ere.
    Eremu horretan, programak garatzen ditugu adingabeekin eta familiekin gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko taldeetan, ahultasun-egoeran dauden haurren arretan, familia-arloko esku-hartze eta bitartekotzan, arreta psikologiko eta psikopedagogikoan eta gizarte- eta komunitate-garapenean eta bitartekotzan.
    Gaur egun, Muskizko Udaleko Orientazio eta Laguntza Psikologikoko Zerbitzua eta Eibarren Esku-hartze Sozioedukatibo eta Psikosozialaren Programa kudeatzen ditugu.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, herritarrei gizarte-premiei erantzuteko eta gizarteratzeko prozesuan laguntzeko.
    Gaur egun Zierbenako Udalaren Oinarrizko Gizarte-Zerbitzua kudeatzen dugu,
  • Mendekotasun-egoeran eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako zerbitzu sozio-sanitarioak, gure programak eguneko zentroetan, egoitza-baliabideetan, etxez etxeko laguntza-zerbitzuetan eta gizarte-laguntzako prozesuetan garatuz.
    Gaur egun, Lasarte-Oriako Udalaren Kontent-tu Adinekoentzako Eguneko Arreta Zentroa, Irungo Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua,  Zumarragako Etxez Etxeko Laguntza Zerbituza eta Santurtziko Nª Señora de Begoña Udal Egoitzako erabiltzaileentzat eta senideentzat Arreta Psikosozial eta Dinamizazio Soziokulturala Zerbitzua kudeatzen ditugu

Eraikinetarako zerbitzuak

Erosotasun eta airearen kalitate maila optimoak, suteen aurkako segurtasuna eta espazio garbi eta desinfektatuen kokapena dira, besteak beste, lantzen ditugun helburuak, bizitza erosoagoa eta seguruagoa izan dadin barruan lan egiten dutenentzat eta gure ondarea zaindu ahal izateko. Horregatik, premia bakoitzera gehien egokitzen den giza taldea eta talde teknikoa ditugu Gizatzen-en.

  • Instalazio termikoen mantentze-lanak:
    • Beroaren eta ur bero sanitarioaren (UBS) ekoizpena eta banaketa
    • Hotza eta GKUH (Giza kontsumorako ur hotza) ekoiztea eta banatzea
    • Klimatizazioa eta Barne Ingurumenaren Kalitatea
    • Aireztapena
  • Instalazio elektrikoak mantentzea:
    • Transformazio-zentroak
    • Tentsio baxua
    • Argiak
  • Barrualdeak garbitzea:
    • Garbiketa orokorra
    • Osasun-garbiketa
    • Mantentze-lanak
    • Garbiketa teknikoa
  • Mantentze osagarriak
    • Iturgintza
    • Igeltserotza
    • Pintura
    • Metalezko egitura
  • Jarraipen-taldeak (talde elektrogenoak eta etenik gabeko elikadura-sistema energetikoa)
    • Suteen aurkako babes eta detekzio instalazioak mantentzea
    • Presio-taldeak
    • Itzaltzea (ihinztagailuak, su-itzalgailuak eta BIEak)
    • Kontrol- eta detekzio-sistemak
    • Larrialdiko argiztapena eta seinaleztatua

Hirietarako eta haien ingurunerako zerbitzuak

“Ingurugiroa zaintzen”

Zerbitzu agerikoak eta hirietako erabiltzaile guztien egunerokoan eragina dutenak (biztanleak, turistak, merkatariak, garraiolariak, etab.). Horien artean daude:

  • Bide-garbiketa
  • Hondakinen bilketa
  • Landareen eta beste ingurune natural batzuen garbiketa
  • Eremu berdeen kontserbazioa eta mantentzea
  • Zerbitzu energetikoak eta argiteria publikoaren mantentze-lanak
  • Udal bizikletak
  • Hiri-azpiegituren mantentze-lanak

Gizatzenentzat, oso garrantzitsua da inguratzen gaituen ingurunea zaintzea, eta, horregatik, hiri-zerbitzuen kudeaketa hiru ardatz nagusitan egituratzen du: ingurumena, berrikuntza soziala eta teknologikoa, lehiakortasun ekonomikoaz gain. Zerbitzu publikoak, pertsonak, teknologia eta sormena uztartuz hobetuko dituzten hirien proiektuak sortzen ditugu, bezero bakoitzarentzat irtenbide ezin hobea lortzeko.

Hirientzako eta haien ingurukoentzako zerbitzuak garatzeko egiten ditugun proposamenek hainbat kontzeptu biltzen dituzte, hala nola jasangarritasuna, berrikuntza, baliabideen erabileraren eraginkortasuna, herritarren bizi-kalitatea hobetzen inplikatutako guztien parte-hartzea eta lankidetza.

Copyright © 2020 Gizatzen.eus